Komunikazioa
Baionako bestak 'Iparraldearen Orena'-n
TELEBISTA. Datorren astean Baionako bestei buruzko emankizun bereziak egingo dituzte ETB1eko Iparraldearen Orena saioan, astegunetan 19:40an eta igandean 10:55ean. Joanes Passicot, Lapurdiko suhiltzaileak eta Etxart ahizpa kantariak agertuko dira, besteak beste. Bestetik, saioak uda honetan hainbat gairi buruzko erreportaje sortak egingo ditu. Udazkenean 20 urte beteko ditu Iparraldearen Orena-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu