Bakarturiko presoen artelanak

Nuria Guell artistak eta Amadeu Casellas preso ohiak bakartzeko politikaren aurkako arte egitasmoa azalduko dute

Presoen lanak bakartzeko erregimena bultzatu zuen politikariari etxera bidaltzen dizkio lanak Guellek. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako espetxeetan hainbat presori ezartzen dieten bakartze erregimenaren inguruko arte egitasmo bat aurkeztuko dute gaur, Donostian, Nuria Guell artistak eta Amadeu Casellasek, erregimen hori urte luzez pairatu duenpreso ohiak.

Aplicación legal desplazada #3 F.I.E.S. egitasmoko protagonistak presoak berak dira. Izan ere, haiek kartzeletatik bidalitako irudi eta testuekin osatuko dute lana.

Egitasmoaren bultzatzaileek Espainiako kartzeletan presoei ezartzen dieten «tortura instituzionalizatua» salatu nahi dute. Presoak bakartzeko politika legez kontrakoa dela deritzote, eta presoak hori dela-eta babesik gabe daudela nabarmentzen dute, salaketak salaturiko erakundeak berak ikertu behar bailituzke.

Legearen mugak jorratzen ditu Guellek bere lanean. Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen artea, eta, besteak beste, Habana, Liverpool, Paris, New York eta Chicagon erakutsi du bere lana.

Casellas ekintzaile anarkista da, eta dozenaka banku lapurtu zituen 1970eko hamarkadan. Espetxean izan zuten 1979tik 2010. urtera arte. Kartzela erregimenaren aurkako bi gose greba egin zituen, 80 egunekoa lehena eta 99 egunekoa bigarrena.

AURKEZPENA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Kaxilda liburu dendan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.