Ezarian. Zientzia

Basahuntz erraldoiak bizi izan ziren Nafarroan

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Capra pyrenaica pyrenaica espeziea 2000. urtean galdu zen. Orain, berriz, hari buruzko informazio gehiago lortu dute 4.000 eta 7.000 urte arteko hiru kaskezur fosilen azterketari esker. Pieza horietako batzuk Larran (Nafarroa) aurkitu zituzten aspaldian, eta berriki egin duten azterketaren ondorioa da, orain urte gutxi arte bizi ziren basahuntzak baino %50 handiagoak zirela. Arrasto fosil horiek, orain dela 120.000 eta 11.000 urte arteko beste arrastorekin alderatuta ere, askoz handiagoak dira. Beraz, esan daiteke Piriniotako hegoaldean basahuntz erraldoiak bizi izan zirela Izotz aldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.