Mendia
Becerra eta Elosegi azkarrenak Talaia Trailean
MENDI LASTERKETAK. Fortuna elkartearen eskutik, igandean jokatu zen Donostia eta Hondarribia lotzen dituen II. Talaia Trail lasterketa. Walter Becerra eta Leire Elosegi izan ziren azkarrenak 31 kilometroko ibilbide horretan. 500 lasterkarik zeharkatu zituzten Ulia eta Jaizkibel. Becerrak eta Pedro Jose Hernandezek elkarrekin osatu zuten lasterketa, eta helmugara eskutik hartuta sartu ziren. Haritz Kortabarriak osatu zuen podiuma. Emakumeen artean, Elosegiren atzetik, Elena Calvillo eta Uxue Fraile sailkatu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu