Begoña auzoaren historia hurbila, Bilboko metroan

XIX. mende amaieratik gaur egunera arteko Begoñako 200 argazki baino gehiago ikus daitezke

Begoñako basilikaren argazki zaharra. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Bilboko metroaren erabiltzaileek hiriaren historia ezagutzeko aukera izango dute apirilaren 22ra arte, garraiobidea erabiltzearekin bakarrik. Izan ere, udaleko Hezkuntza Sailak ondarea hedatzeko programa bat jarri du martxan: Bilbao Izan. Horren barruan Begoña, Goitik beherako herria izeneko erakusketa zabaldu du Zazpikaleetako, Santutxuko eta Basarrateko metro geltokietan. Begoña auzoak XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte izan duen aldaketaren lekuko da erakusketa. Horretarako, 34 panel jarri dituzte, eta denetara 200 argazki baino gehiago bildu dituzte. Auzoaren aldaketa erakusteko asmoarekin.

Erakusketak historia hurbila herritarrengana gerturatzea du helburu; izan ere, egun Bilboko auzoa baldin bada ere, udal propioa izan zuen iraganean Begoñak, eta Begoñako errepublikaren gisa zen ezaguna. Argazki zaharrei begira, ostegunean Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue, Bizkaiko txapeldun eta txapeldunordea, bertsotan arituko dira.

Baina erakusketa ez da metrora bakarrik mugatuko. Proposamen horren osagarri gisa, Begoñako udaltegian argazki erakusketa bat ikusi ahal izango da datorren apirilaren 13ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.