Kontatu dutenez, Tokion hasi zen komeria. Antzezlan baten bigarren partea egitera joan ziren Japoniako hiriburura Gilkitxaro antzerki taldeko Galder Perez eta Ane Zabala. Eta, han, Asia osoan zabaldu den beirarik gabeko betaurrekoen eromena ezagutu zuten, aireportuan, bueltan zetozela. Betaurrekoen, begiaren eta egiaren inguruko umore lanarekin itzuli ziren Euskal Herrira.
Bikotearen azken antzezlana da 8 begi. Zabala eta Perezen zortzigarren antzezlana da, baina izenburuak protagonistak bi betaurrekodun direla adierazi nahi du.
Luli Patatax eta Ander Bakon pertsonaiak otorrinolaringologoak dira, baina entzumen arazo bategatik, optikaren inguruko sinposio batean parte hartuko dute. XX. mende hasierako Karl Valentin idazlearen zenbait testutatik abiatzen dira. Egoera absurdoak pilatuz egiten du aurrera antzezlanak.
Lenterik gabeko zortzi begiz eta hamaika betaurrekoz, munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute. Antzezlaneanikusleen parte hartzea bilatzen dute, une oro.
Ohi ez bezala, Euskal Herriko gaiak sartu dituzte, eta euskararekin jolasten dute, begiaren eta egiaren arteko harremana aztertzeko.
'8 BEGI' ANTZEZLANA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Pozokoetxe kultur etxean, Basaurin (Bizkaia).
Beirarik gabeko begirada
Gilkitxaro taldearen '8 begi' antzezlanak egia eta begiaren arteko harremana aztertzen du, umorearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu