'Belle époque' joera indartzeko asmoa

Gelek eta gune komunek izango duten itxura. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Bost izarreko kategoria eman zion Maria Cristina hotelari 1985eko eraberritzeak. Orain itxura aldatuko diote berriro. Ez da izango, ordea, gela eta gune komunen apainketa lan soila. Instalazio elektrikoa, aire girotua, larrialdietarako irteerak... goitik behera berrituko dute hotela bederatzi hilabetetan.

Belle époque garaian dago girotuta hotela. Maria Cristinaren 136 gelak eraberritu, eta belle époque estiloaren joera indartuko dute, ukitu «femeninoagoa» hartuz. Tonu grisak, lilak eta turkesak nagusituko dira. Horrez gain, ispilu, moketa, margolan eta gortinak garrantzi handiagoa izango dute gelen apainketan.

Altzarien %95 inguru aldatuko dituzte, eta udalak gordeko ditu, nahiz eta oraindik zer erabilera izango duten jakin ez. Izan ere, hotela eta haren altzairuen jabea Donostiako Udala da, Starwood AEBetako kateak kudeatzen duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.