Bost Oscar jaso zituen In the Heat of the Night filmak 1967an; tartean, filmik onenari eta aktorerik onenari (Rod Steiger). Beharbada, gehitxo izango zen, baina ez dago ukatzerik Norman Jewison adimentsuak (The Cincinnati Kid, The Thomas Crown Affaire, The Fiddler on the Roof) maisutasunez nahastu zituela polizia giroko intriga eta arrazakeriarekin lotutako drama. Sidney Poitierrek eta Rod Steigerrek ondo baino hobeto jokatu zituzten euren rolak, eta film erakargarri honi indarra eman zioten. Istorio biribilari erritmo bizia ezarri zion Jewisonek.
AEBetako hegoalde arrazistako herri txiki batean gizon aberats bat hilik agertuko da, eta gau berean gizon beltz bat atxilotuko dute tren estazio batean. Atxilotutakoa, ordea, hilketak ikertzen dituen Filadelfiako polizia bat da. Hildakoaren alargunak eskatuta, horren ardurapean jarriko dute ikerketa.
Adi egon filmaren eszena ezagunenari, balio historikoa baitu. Susmagarri baten etxera joango dira ikertzaileak. Polizia beltzak hilketa egozten dionean, zuriak zaplasteko bat ematen dio. Liburuan eta jatorriko gidoian, beltzak ez zuen ezer egin, baina Poitier aktorea tematu egin zen, eta, azkenean, zaplastekoa itzuli zion beltz batek zuri bati, AEBetako zinemaren historian lehen aldiz.
Maitane Mitxelena
############
En el calor de la noche
La2, 22:00. Zuz.: Norman Jewison. Akt.: Sidney Poitier, Rod Steiger, Warren Oates, Lee Grant, Quentin Dean. 109 m. AEB, 1967.
############
Beltz batek zaplastekoa itzuli zion zuriari lehen aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu