Gernikako Piperra sor-markak beharrezko lege babesa izango du hemendik aurrera Europa osoan, adierazpen geografiko babestua izatea lortu baitu. Hala, babestuta egongo da, haren izena imitatu edo iruzurrez erabili nahi dutenengandik. Modu horretan, Marokotik datozen piperrekin egiten ari den iruzurrari aurre egin ahal izango zaio, ezingo baitute inolaz ere aipatu Gernika izena.
1997. urtetik darama Gernikako Piperra sor-markak Eusko Labelaren kalitatezko ikurra, eta geroztik, haren harrera bikaina dela eta, areagotu egin da izenaren iruzurrezko erabilera. Orain, babestuta egongo da hauen kontra:
-Usurpazio, imitazio edo ebokazio oro, nahiz eta jatorria aipatu. Sor-marka ezingo da erabili genero, mota, estilo, imitazio edo antzeko beste adierazpide batekin agertzen bada ere.
-Produktuen jatorri, izaera edo ezaugarriei buruzko edozein argibide faltsu. Baita ezaugarriengatik jatorriaren gaineko iritzi okerra sor dezaketen ontziak erabiltzea ere.
-Kontsumitzaileen artean produktuaren benetako jatorriari buruz nahasmendua sor dezaketen jarduera guztiak.
-Izen hori ezingo da erabili erregistrotik kanpo dauden produktuetan.
GASTRONOMIA
Berriak
Gernikako Piperra, babestuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu