Gerizpean. Uda-pasa

Bestarako aitzakia franko

San Joan jaiak ez ezik, Gaztetxearen 20. urteurrena ere ospatuko dute asteburuan Donibane Lohizunen

Gazte talde bat, Donibane Ziburuko gaztetxearen atarian. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA.
2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herriko herri eta auzo askotan dituzte egunotan San Joan jaiak, udari besta eginez ongietorria egiteko modua. Donibane Lohizunen (Lapurdi) aitzakia bat baino gehiago dute egunotan bestarako: herriko jaiak izateaz gain, Donibane Ziburuko gaztetxearen 20. urteurreneko ospakizun besta antolatu dute biharko.

Sanjoanak 19:00etan abiatuko dituzte ofizialki, Louis XIV.a plazan egingo duten ekitaldiarekin. Eguna bukatu bitarte musika bandak zeharkatuko ditu herriko kaleak. Biharkoa dute, egitarauari erreparatuz gero, egun nagusia. Goizean goizetik kalejira, Begiraleak kantu konpartsa, tortilla lehiaketa, Kaskarot banda... Eta bazkalondoan umeentzako entzierroa, musika bandaren kalejira eta pilota partidak, besteak beste. Igandean, berriz, Marinelak danborrada, 10:00etan, Plaza kantuz ekimena eta Louis XIVa. plazan egingo dituzten Mutxikoak eta Larrain Dantza azpimarratu daitezke.

Donibane Ziburuko gaztetxeak 20 urte bete dituela ospatzeko besta eguna prestatu dute biharko. Zabala da egitaraua, askotarikoa. Porrotxen bihurrikeria eta musuekin abiatuko dute eguna, 11:00etan, eta hamaiketakoa eta bazkaria izango dituzte ondoren. Arratsalderako, kirolak eta jolasak: petanka txapelketa, pilota partidak eta Infernuko igoera. Musika kontzertuek bukatuko dute urteurren ospakizuna, Ztah, Red Hot Nipples, Odei eta Panda Valium taldeen emanaldiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.