Gastronomia

Beste hiru izar Lapurdin

Michelin gidak izar bana eman die Arrangoitzeko Le Moulin d'Alotz, Miarritzeko L'Atelier Alexandre Bousquet eta Ezpeletako Choko Ona jatetxeei.

Arrangoitzeko Le Moulin d'Alotz jatetxea. BERRIA
2020ko urtarrilaren 28a
11:49
Entzun

Michelin gidak atzo arratsaldean banatu zituen gastronomiako izarrak Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Parisen egindako ekitaldi batean. Arrangoitzeko Le Moulin d'Alotz jatetxeak berriro izango du izar bat. Izan ere, aurretik ere jaso izan du jatetxeak Michelin gidaren izarrik, baina iaz galdu egin zuen, euriteen ondoren jatetxea itxita izan eta gero. Gertakari horien ondoren, Fabrice Idiart sukaldariak jatetxearen ardura hartu zuen, eta berriz ere jatetxeak izar bat jasotzea lortu du. Aurretik Reserve Donibane Lohizuneko jatetxean egin zuen lan Idiartek.

Ezpeletako Choco Ona jatetxea Flora eta Clementek daramate. Biek ere esperientzia dute Michelin izarrak dituzten jatetxeetan: zehazki, Senpereko Auberge Basquen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.