Mondragon ala Arrasate? Galdera hori egiten du Doke antzerki taldeak Iragana iragan antzerkian. Debagoienean hainbat ikuskizun egin ondoren, Aretxabaletara (Gipuzkoa) helduko da gaur emanaldia. Arkupe kulturgunean izango da, 20:00etan. Herrien eta herritarren identitateaz hitz egiten du Jose Mari Velez de Mendizabalek idatzitako obrak.
Hiriak 750 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, umorez beteriko ordubeteko saio batekin dator Doke antzerki taldea. Arrasateren urteurrena gogora ekartzeaz gain, hausnarketa egitera ere eraman nahi dituzte ikusleak. Itziar Rekalderen zuzendaritzapean, dozena bat aktorek parte hartzen dute Iragana iragan obran; horien artean daude Marga Merkader, Josu Jauregi, Elena Velez de Mendizabal, Mikel Irastorza, Itziar Rosado, Mariasun Pagoaga eta Jose Mari Velez de Mendizabal bera.
Bi izenen arteko gatazka horretan, bi agertoki bereizten dituzte antzezlanean. Mondragonen sorreraren inguruan jarduten dute hasieran. Ondoren, Arrasate pertsonaia agertzen da, XXI. mendean. Eta, azken horrekin batera, bialderdi sortzen dira: Mondragonen aldekoak batetik; Arrasate maitedutenak, bestetik.
'IRAGANA IRAGAN'
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Aretxabaletan (Gipuzkoa), Arkupe kulturgunean.
Bi izenek banandutako hiri bat
'Iragana iragan' antzezlana emango du Doke antzerki taldeak Aretxabaletan, Arkupen, 20:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu