Izurdeak

Bi izurde Debako uretan igerian

Atzo iluntzean izurdeak ikusi zituzten Deba inguruko uretan, eta bideoan grabatu zituzten. [youtube]https://youtu.be/R4RI69fB6Fo[/youtube]

Berria
2016ko abuztuaren 24a
16:45
Entzun

Izurdeak ikusi, eta bideoan grabatu zituzten atzo iluntzean Debatik gertu (Gipuzkoa) itsasoan zebiltzan zenbait lagunek. Ez da izurdeak Kantauri itsasoko kostaldera hurbiltzen diren lehen aldia, ezta bideoan grabatzen dituzten lehena ere. Martxoan, esaterako, Pasaia inguruan ikusi zuten talde bat, eta maiatzean, Donostiako Kontxako hondartzan beste pare bat.

Orain urte batzuk, Pakito izurdeak erakarri zuen hedabideen eta herritarren arreta. Ondo gogoratuko dute askok, batez ere donostiarrek, taldea utzi eta Donostiako badiara bizitzera joandako izurdea. 1998. urtean azaldu zen, eta Kontxako ikur bilakatu zen denbora gutxian, bainuzale eta turisten erakargarri. 2005ean azaldu zen hilik, Pasaiako portuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.