2.400 lagun inguru elkartu dira, aurten, Donostiako Piratek antolatutako abordatzean, 2003an sortutako ekitaldia tradizio bihurtuta. 300 baltsa izan dira guztira. Arratsaldean egin dute portutik Kontxarako bidea. Beroari aurre egiteko, gustura egin dute jauzi uretara parte hartzaileek. Arratsaldean erabili dituzten baltsak prestatzeko, goizean buru-belarri aritu dira lanean parte hartzaileak. Euskal Herrikoak ez ezik, Herbeheretako, Esloveniako eta Kataluniako taldeak ere izan dira aurten.
Goizeko lanen ostean, tokiko produktuekin eginiko bazkaria antolatu dute Zuloaga plazan. Motxila 21 taldeak girotu ditu abordatze aurreko tarteak Flamenka gunean, eta horren ostean iritsi da uretaratzeko ordua.