world press photo

Bi sari Otxoa de Olza argazkilariarentzat

Daniel Otxoa de Olza argazkilari nafarrari bigarren eta hirugarren sariak eman dizkiote Jendea atalean.

jarraia119813.jpg
Edu Lartzanguren.
2016ko otsailaren 18a
08:02
Entzun

Warren Richardson argazkilari australiarrari eman diote aurten World Press Photo sari nagusia, Serbia eta Hungaria artean ateratako Bizimodu berria itxaropen argazkiarengatik. Freelance da Richardson (Australia, 1968), eta Europako Ekialdean egiten du lan. Autodidakta da, eta giza eta ekologia gaiak lantzen ditu. Serbia eta Hungaria arteko mugan aritu zen lanean iaz, eta irailaren 16an, Hungariako Poliziak jipoitu egin zuen, eta, ondoren, atxilotu, beste bi kazetarirekin batera. Buruan eta bularrean ostikatu zuten poliziek, argazkilariak salatu zuenez. Serbiako Horgo herrixkan ari zen Richardson argazkiak egiten, eta Hungariara sartzeko mugako hesi bat gainditu zuen errefuxiatu talde bati jarraitu zion, erretratatzeko. Hungariako agintariek herrialdean legez kanpo sartzea egotzi zioten, nahiz eta argazkilariaren emaztea eta semea hungariarrak izan.

Daniel Otxoa de Olza argazkilari nafarrari bigarren eta hirugarren sariak eman dizkiote Jendea atalean. La Maya tradizioa izeneko bildumarengatik jaso du bigarren saria: Colmenar Viejo (Espainia) herrian udaberri erritu jatorriz paganoan egin zituen erretratuak. Errituan, 7 eta 11 urte arteko neskatoak lorez apainduriko aldare batean eserita egoten dira pare bat orduz.

Hirugarren sariko argazkiak Parisen egin zituen: azaroaren 13ko erasoen biktimen argazkiak, jendeak omenaldi gisa utzitakoak, euri tantaz estaliak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.