Bideokopla lehiaketa hasi da dagoeneko. Martxoaren 25 arte izango dute parte hartzaileek bideoak igortzeko. Euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura erakartzea da helburua, eta bertsoek euskara praktikatzeko ematen duten aukera erakutsi.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEK-k antolatu dute lehiaketa. Azken Korrikaren harira, Euskalakari Koplari txapelketa antolatu zuen AEK-k, eta Bertsozale Elkartearen laguntza izan zuen. Txapelketa horrek izandako arrakasta ikusita etorri da Bideokopla. Etorkizunean ere elkarrekin lankidetzan jarraituko dutela esan dute bi elkarteek.
Bi laguneko edo gehiagoko taldeentzat da Bideokopla lehiaketa. Sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko dute «Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut...» gaiaren inguruan. Ondoren,«euskaraz bizitzeko nahia» adierazten duen bideo bat egin beharko dute, kopletan oinarrituta. Doinua libre izango da.
Euskalduntzen edo mintzapraktikan dabiltzanentzat da lehiaketa. Bertsolari baten laguntza izan dezakete parte hartzaileek, hala nahi izanez gero. Euskal Herri osoko bertso eskoletan prest izango dira laguntza hori emateko. Bideoa egin eta esteka [email protected] helbidera bidali beharko dute, martxoaren 25a baino lehen.
BIDEOKOPLA
Noiz. Martxoaren 25a baino lehen bidali behar dira bideoak. Saria: bertso afari bat.
Bideoklipa eta bideo-kopla
Bertsoei irudiak jartzeko lehiaketa bat antolatu dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEK-k
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu