Jaiak. Bera

Bigantxarik ez, baina festak bai

Gaur hasiko dira Berako sanestebanak, eta astelehenera arte izanen da aukera herriko kaleetan jai giroaz gozatzekoHerriko abesbatzak 25 urte bete ditu, eta haiek botako dute jaiak abiatzeko txupina

Aurten, berritu egin dituzte Berako konpartsako erraldoiak. Argazkian, konpartsako buruhandi bat. G. GARAIALDE / ARP.
K Saioa Alkaiza(h)
2012ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Gaur hasiko dira Berako (Nafarroa) sanestebanak, eta hurrengo astelehenera arte izanen da jai giroaz gozatzeko aukera. Musika, herri bazkariak, nasapuntakoa... Aurreko urteetako egitarauaren antz handia du aurtengo programak ere, baina aldaketa bat nabari da: aurten ez da egonen bigantxa ikuskizunik. Erabakia, baina, ez da erabaki ideologikoa, hautu ekonomikoa baizik.

Orain dela lau urte, %40 murriztu zuten festetako aurrekontua, eta geroztik festa batzordeak erabaki du zein ekitaldi kendu. Duela bi urte, su festetarako dirua murriztu zuten; iaz, kale musikari emandakoa. Aurten, bigantxa ikuskizuna ez egitea adostu dute, kendutako ekitaldiak beti berberak ez izateko.

Murrizketak murrizketa, festak bere horretan dirau. Eguerdian hasiko dira, herriko etxeko plazatik suziria botata. Aurten, Berako abesbatzaren 25. urteurrena da, eta bertako kideek botako dute txupinazoa. Gero, erraldoi eta buruhandien konpartsa aterako da, txiki eta helduen gozagarri. Iaz berritu zituzten erraldoiak, eta jende berria sartu zen taldean; ondorioz, garrantzi handia izanen du konpartsak aurtengo jaietan.

Bihar, bertso saioa izango da. Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariak arituko dira kantuan, meza bukatutakoan. Arratsaldean, Gure Txokoa dantza taldeak aurreskua dantzatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.