Azaroaren 20an egin zuten #TxioTesia4 lehiaketa Twitter sare sozialean, eta bihar banatuko dituzte sariak. Funtsean, sinplea da lehiaketaren oinarria: "Azaldu zuren tesia sei txiotan". Hori nola egin, norberaren gaitasunaren araberakoa da, noski. Bi sari daude jokoan: "txiolari ulergarrienari" (500€) ematen zaiona bata, eta "txiolari originalenari" (300€) dagokiona bigarrena.
Bilboko Bira kultur gunean egingo duten ekitaldian jakinaraziko dute epaimahaiaren erabakia, bihar, 19:00etan. Aurtengo edizioan 33 lagunek hartu dute parte —18 emakumek eta 15 gizonek—; %36 doktoreak dira, eta doktoregaiak gainerakoak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jakintza eremu zabala biltzea lortu dute, arlo askotako tesiak azaldu baitituzte parte hartzaileek.
Horra aurten aurkeztutako txio-tesi batzuk:
1.TESIAREN IZENBURUA: Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia. EDO: DISIDENTE zaildu baten udako txango atsegingarria, bihotzekoak abisatu eta gero idazlearen 50 urteetan. https://t.co/nfW101SvuK LIBURUAREN AZALA: #txiotesia4pic.twitter.com/pIUMN9Heb2
— Aitor Ortiz de Pinedo (@aortizpinedo) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
1 “Pertsonalizatutako materialen inprimaketa eta aplikazioa medikuntza arloan” #txiotesia4
— Alaitz (@AlaitzEE) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
1.
— Ane Lekuona (@Anet_lek) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
---EUSKAL HERRIKO EMAKUME ARTISTEN GENEALOGIA BATEN BILA. 1950-1975---
Aurrerapauso bat Euskal Herriko arte historia feministaren zereginean.#txiotesia4pic.twitter.com/gm5sWpYI4q
1) FIKZIOA J.-P. SARTREREN DISKURTSO TEORIKOAN#Filosofia
— a. (@Larrazken) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
- Bai izenburu potoloa!
- Ai neska, tesiak… badakin.
- Gauza asko tesi horren atzean, ezta?
- 5 urte izan ditun, pentsa.
- Hain garrantzitsua al duk Sartre?
- Nire mundu-ikuskera zor zionat.
- Ea kontaidak.#txiotesia4
Parte hartzaile guztien txio-kateak sarean daude ikusgai.