Bihotzik gabeko amodioa

Maravillas konpainiak bi pertsonaiaren arteko amodio istorio berezi bat aurkeztuko du gaur, Getxon

Blue Bird antzezlanean txotxongiloak dira protagonista nagusiak. BERRIA.
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Autrey eta Duncan aspaldian lanik egin gabe dauden bi pertsonaia dira. Tabernetako emanaldietan, herriko festetan... Hainbat leku bisitatu izan dituzte ikuslea entretenitzeko helburuarekin. Aldiz, aspaldidanik objektu ahaztuen ganbara batean daude gordeta; txotxongilo ahaztuak dira. Ganbaran esnatzen direnean, jolasa, adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko dute elkarrekin. Abentura horretan, ez diote Blue Bird txoriari jaramonik egiten, eta horrek alde egingo du. Desagertutako hegaztiaren bila abiatzea erabakiko du bikoteak, eta ezustekoz beteriko bidaia bati ekingo diote, zoriontasuna aurkitzeko helburuarekin.

Hitzik gabeko lana da, eta, horrekin batera, giza tamaina duten txotxongiloek osatzen dute Blue Bird antzerki lana. Iraganeko amodio istorio bat eta garai hartako sentsualitatea islatzen da bertan —20ko hamarkadan oinarritutakoa—, baina protagonistek berezitasun bat dute: egurrezko pertsonaiak dira, bihotzik gabeko pertsonaiak, berezko sentimendurik gabeak. Nahasketa berezia, beraz, konpainiak egiten duena.

2005. urtean sortu zen Anita Maravillas taldea. Gaur Getxon aurkeztuko duten lanean, Miren Larrea, Mireia Nogueras, Valentina Raposo eta Iam Agorria arituko dira antzezle lanetan.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Andres Isasi musika eskolan (Getxo, Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.