Hainbat mahai prestatu zituzten Hor Dago Abante, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsen txosnen parean. Batean, Marijaiaren paperezko txotxongiloa egiten zuten. Moztu aurretik margotu egin behar izaten zuten. Behin koloreztatuta, prest zegoen jaietako erreginaren irudia, nahi beste istorio kontatzeko.
Bestelako txotxongiloak egiteko, beste tailer bat prestatu zuten. Baita aurpegia margotzeko ere. Umeek ez ezik, gurasoren batek edo bestek ere mahaian eseri eta pailazoek baino kolore gehiago zituela bukatu zuen. Txapa tailerra, papiroflexia tailerra... Gurasoak gaueko parrandaren ondorengoak ahaztu ezinik zebiltzala, umeak pozarren eta zoli-zoli zebiltzan batetik bestera.
Euskalgunean ezaguna da Hor Dago Abanteko txosnan dagoen elefantea. Tronpatik ura botatzen du, eta, bero egiten duenean, eskertzekoa izaten da. Atzo goizean ere gogotik busti zituenparean jartzen zitzaizkion umeak. Hala ere, igerileku puzgarrietan ere ibili ziren neska-mutikoak.
Urez bete zituztenean, arropa eta guzti sartu nahi izan zuen Oihane izeneko neskatila batek. Haren amak lanak izan zituen alaba ez zedin osorik busti. Azkenean, lortu zuen gona eta alkandora kendu, eta bainujantziarekin uretan sartzeko baimena. Palmeratxoa eta txirrista txiki bat zituen igerilekuetako batek. Plastikozko arraintxoak arrantzatzeko aukera ere izan zuten.
Gauetan, kontzertuak
Gaur Aste Nagusiko Egun Handia denez, bart dagoeneko asteburu giroa nabari zen txosnetan. 23:00etan Bilbomatics taldearen kontzertua izan zuten Euskalgunean bildutakoek. Ska, soul eta reggae doinuak jo zituzten. Ze Esatek talde ezagunak hartu zuen lekukoa, goizalean.
Gaur gauean, berriz, Ander Ground DJak itxiko du Euskalguneak Aste Nagusirako prestatu dituen kontzertuen egitaraua.
Euskalgunea
23:00. Kontzertua: Lander Ground DJa.Egitaraua
GAUR09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa. Bakailaoa pil-pil erara. Izena ematea.
10:00. Txistularien diana.
10:00. Areatza. Xake txapelketa.
11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
11:00. Erripako kaia. Haur TxokoaTxikigunea.
11:00 . Piragua jaitsiera Ibaizabaletik.
11:00.Pilota Txapelketa. Promesak.
12:00. Pergola. 22. Bilbainada Lehiaketako sarien banaketa. Los Txikis.
12:00. Areatza. Herri kirolak eta jokoak.
12:00. Areatzako kioskoa. Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua.
13:00. Zazpikaleak-Zabalgunea. Kaleko musika ibiltaria.
13:00. Kalez kale. 15. Albokari Tropela.
13:00. Zazpikaleak. Bilbainadak: Bilbotarrak.
13:00. Santiago plaza. Bertso saioa. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Manex Agirre, Odei Barroso.
13:30. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.
14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.
17:00. Erripako kaia. Haur Txokoa-Txikigunea.
17:30. Areatza. 14. Kros Herrikoia. Lehenengo irteera, 18 urtetik beherakoentzat.
18:00. Uribitarte. Uraren eguna: ur jokoak.
18:00. Zezenketa.
18:30. Areatza. 14. Kross Herrikoia. Bigarren irteera, 18 urtetik gorakoentzat.
19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik.
19:00. Gas plaza. Umeei zuzenduriko antzerkia: Animagic taldearen Mugi mugi antzezlana (Euskal Herria).
19:30. Zazpikaleak-Zabalgunea. Kaleko musika ibiltaria. Les Enfants taldearen La Troup antzezlana (Katalunia) eta Fanfare des Goulamas (Frantzia).
20:00. Bilborock aretoa. Pop rock-aren 25. Erakustaldia: Meido eta Horn of the Rhino musika taldeak (rock-metal).
20:00. Plaza Barria. Erromeria eta larrain-dantza.
20:30. Gizakunde eliza. ArabaConsort taldea (Euskal Herria). Hari Ganbera Orkestra.
20:30.Zezensuzkoa.
21:00. Pergola. Luis Carlos del Pozo DJ.
21:15. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia: D'Irque & Fien taldearen Carrousel des moutons antzezlana (Belgika).
22:30. Su festa: Saint Joseph su etxearen ikuskizuna (Malta).
23:00. Pergola. Mariachi Real Jalisco.
23:00. Areatza: Egan taldea.
23:30. Abandoibarra. Sergio Contreras eta El Hombre del Tiempo.
23:30. Plaza Barria. Xarnege taldearen emanaldia (Euskal Herria-Gaskonia).
23:30. Botika Zaharra. Electric Light Orchestra musika taldearen emanaldia.
02:00. Areatza.Egan taldea.
KONPARTSEN EGITARAUA
11:00. Sestaotik Udaletxera. Ibaizabaltik Herriko piraguen jaitsiera. Izen-ematea.
11:30. Pa..Ya + Askapeña. Kalejira eldarrikatzailea.
12:00. Pirata Gunea. Terraza + umeen jolasak + musika light.
13:00. Kulturgunea. Umeentzako antzerkia.
14:30. Pa..Ya + Askapeña. Bazkaria, eta bazkalostean abeslari mexikarra: Jaime Clandestino.
17:00. Aixe-Berri. Otxarkoagako Radio Tular, zuzenean txosnetatik.
17:30. Santurtzitik udaletxe-ra. Nerbioitik jaitsiera ekologista.
17:30. Areatza: XIV. Hiri Krossa.
18:00. Uribitarte. Uraren eguna.
18:00. Irrintzi. Herri Kirolak, Getxoko Herri Kirol taldearekin, Arriagaren ondoan.
18:30. Areatza. XIV. Hiri Krossa. 18 urte baino gehiagoko helduentzat.
17:30. Algara. Haur eguna. Anne Mona, Oskola eta Karramarroi antzerki taldearen emanaldia.
19:00. Algara. Merienda afaria haurrentzat.
20:00. Pa..Ya + Askapeña (kontzertua). Rumbachao
20:00. Kaskagorri. Kaskapoteo zaratatsua.
20:00. Kulturgune. Poteoa Turutarra fanfarrearekin
23:00 Kaskagorri + Kaixo (kontzertua). Eragotz + Distorsion.
23:30. Pirata Gunea (kontzertua). Hip hop gaua: Goienetxe anaiak + 121 Krew + Free style DJwill y DJ Hawarekin.
23:30. Kulturgune (kontzertua). Elfo Negro + Lobo Electrico.
00:30. Pinpilinpauxa (kontzertua). Meneo + Las Felini.
01:00. Kaskagorri. Kuña.
05:00. Kaskagorri. Kuña.