Ez da harritzekoa, hala ere, eguna ondo hasteko txosnara gerturatu eta garagardo katxi bat eskatzera ausartzen den bilbotar adoretsuren bat aurkitzea tarteka. Hala zebiltzan batzuk atzo goizean, Euskalgunean. «Oraindik oheratu gabe?», galdetu zion txosnakoak, parrandazaleak zer nahi zuen entzundakoan. «Ez, ez, ez. Etxetik nator», jaso zuen erantzuna. Laster batu zitzaizkion lagunak gazteari. Zerua estalita zegoen arren, begiak eguzkitako betaurrekoen atzean ezkutatzen zituzten guztiek.
Giroa lasaia zen oso. Lehen orduetan ez zebilen jende askorik oraindik. Ostiral gaueko parranda arrakastatsua izan zen seinale. Euskalgunean ibili zirenek, adibidez, Ander Ground DJak jarritako musikarekin dantzatu ahal izan zuten herenegun gauean.
Goizak aurrera egin ahala, jendea Euskalgunerantz gerturatzen hasi zen. Zazpikaleetako tabernak jendez lepo egoten direla eta, eguerdi partean aukera ona da Hor Dago Abante konpartsaren txosnara joatea. Izan ere, tabernarik onenetan bezala, kroketak eta txibieroak zerbitzen dituzte egunero. Atzokoa, gainera, eguerdi berezia izan zen, konpartsa guztietako kideak herri bazkari erraldoi batean elkartu baitziren. Bazkari horrek ohi baino konpartsakide gehiago erakarri zuen goizez txosnetara.
Azken txanpan, pozik
Gaur itxiko dituzte txosnak datorren urtera arte. Ordu gutxi gelditzen zaizkio Aste Nagusiari. Hortaz, txosnez gozatu nahi duenak azken aukera du gaurkoa. Gainera, berezia izaten da igandez sortzen den giroa.
Bederatzi egun hauen balantzea egiteko goiz da oraindik, baina konpartsetako kideak pozik daude aurtengo Aste Nagusiak utzitakoarekin. Azken urteak ekonomikoki ez direla oso onak izan gogorarazi dute Euskalgunean. Baina aurten lehen egunetik jendetza ibili dela-eta gustura daude.
Lehen larunbatean, adibidez, sekulako jendetza ibili zen txosnetan. Seguruenik, mesedegarri izan da Aste Nagusia abuztuko azken astean ospatu izana.
Egitaraua
GAUR09:00. Areatza. Gastronomia-lehiaketa: Buztan-gisatua. Izena ematea.
10:00. Txistularien diana eta txupina.
10:30. Plaza Biribila. Erraldoien eta buruhandien agerraldiaren hasiera.
11:00. Erripako kaia. Haur Txokoa-Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.
11:00. Itxaropen kaleko pilotalekua. 2010eko Aste Nagusia Pilota Txapelketa. Finalak.
12:00. Pergola. Bilbainadak: Los 5 Bilbainos.
12:00. Areatzako kioskoa. Bilboko Udalaren Musika Bandaren kontzertua.
12:30. Areatza. Erraldoien 21. Bilkura.
13:00. Plaza Barria. Txistularien alarde nagusia.
13:00. Zazpikaleak. Bilbainadak: Bilbotarrak.
13:00. Santiago plazan, bertso saioa. Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano eta Uxue Alberdi bertsolariek kantatuko dute.
13:30. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia: Zanguango Teatro konpainiak La mecanica de la naranja izenburuko ikuskizuna aurkeztuko du (Gaztela eta Leon).
14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sariak banatuko dituzte antolatzaileek.
18:00. Zezenketa.
19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik.
19:00. Gas plaza. Umeei zuzenduriko antzerki emanaldia: Deabru Beltzak taldearen Parrandan ikuskizuna (Euskal Herria).
20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko dantzarien eskutik, erromeria eta larrain-dantza saioak.
20:30. Zezensuzkoa.
22:20. Aste Nagusiari amaiera emateko ikuskizun berezia, eta agurra Marijaiari hurrengo urtera arte. Ibaitik, Areatzako zubitik udaletxeko zubira.
22:30. Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko 20. Lehiaketa Nagusia. Pirofantasia Carlos su etxearen ikuskizuna (Valentzia).
KONPARTSEN EGITARAUA
07:00 Txomin Barullo. Txokolate hartzea.
11:00. Kaskagorri. Kaskaterraza.
11:00. Pirata Gune. Terraza + umeen jolasak + Musika Light.
12:00. Pa..Ya + Askapeña. Txikitxuentzako tailerrak.
13:00. Kulturgune. Umeentzako tailerrak.
14:30. Areatza. Sulkadaritza lehiaketako sarien banaketa.
14:30. Pa..Ya + Askapeña. Bazkaria.
15:00. Kaskagorri. Kaskabazkaria, Txori Barrotekoekin, Kaskagorrin.
15:00. Kulturgune. Kulturguneko bazkaria.
17:00. Pa..Ya + Kaskagorri. Gerra zikina Pa..Ya vs Kaskagorri.
17:30. Kaskagorri (kontzertua atzealdean). Amaiur.
18:00. Pa..Ya + Askapeña. poteoa Ardoa Barrura fanfarrearekin.
18:00. Aixe-Berri. I. aho bidezko izotzen jaurtiketa txapelketa.
18:00. Pirata Gune. Oteo-Loko Glotoiarekin.
20:00. Pa..Ya + Askapeña. Txitxiburduntxi.
21:00. Algara. Azken afaria.
21:00. Komantxe. Komantxe afaria.
23:00 Udaletxea-Areatza. Jaien amaiera berezia eta agurra Marijaiari.