Bilboko Aste Nagusiak badu dagoeneko kartela. Hiru hilabete falta dira oraindik jaia lehertzeko, baina Marijaiak badu kartela. Bera agertzen den bat, gainera. 125 lan aurkeztu dira denetara, eta horien artean ‘Bilboren beste aurpegia’ izenekoa aukeratu dute herritar eta epaimahai batek. Internet bidez, eta Terminus eraikinean fisikoki ikusgai egon diren lekuan egin ahal izan da aukeraketa. Ohi baino hilabete lehenago aurkeztu da aurtengo Aste Nagusiko kartela, “denbora gehiagoz erabili ahal izateko”, arduradunek azaldu dutenez.
Bilboko Aste Nagusia
‘Bilboren beste aurpegia’ izango da Bilboko Aste Nagusiko kartela
Aurkeztutako 125 lanen artean aukeratu dute herritarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu