Biobotika pertsonalizatuaren bila

Pankrea eta bular minbizien aurkako biobotika pertsonalizatuak garatuko ditu Zamudioko Oncomatrixek, Cistatina-C proteina oinarri hartuta; AEBetako bi erakunderekin lotutako akordioak zabaldu du bidea.

xabier martin
2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
National Jewish Health ospitaleko eta Case Western Reserve unibertsitateko ikertzaileek Cistatina-C proteinak tumoreen aurka duen gaitasuna frogatu dute animalietan. Erakunde bi horiekin lotutako akordioari esker, Zamudioko (Bizkaia) Oncomatrix biobotiken enpresak Cistatina-C proteina oinarri izango duen botikak garatuko ditu.

Pankrea eta bular minbizian eragin nahi dute ahalezko biobotika berriekin. Tumore inbaditzaile horiek hilkortasun tasa handia dute; diagnostikoa egin eta bost urteko bizi-itxaropena baino ez zaie ematen paziente gehienei. Oncomatrixen helburua da botika pertsonalizatuak egitea, eraginkorrago izateko.

«Gure bitartekoak eta ilusio guztia jarriko ditugu Cistatina-C proteinaren tumoreen aurkako gaitasunean sakontzeko; tumore inbaditzaileen aurkako botika belaunaldi berria egin nahi dugu», esan dute Oncomatrixeko iturriek.

Case Western Reserve unibertsitateko ikertzaileak eta beste hainbat zentrotako zientzialariak ere elkarlanean ariko dira Zamudioko profesionalekin. Bostonen ezagutarazi dute akordioa, BIO nazioarteko bioteknologia azokaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.