Euria kanpoan utzi eta igandeari dotoreziaz aurre egiteko aukera egongo da gaur Donostian. Hiriko AHTaren Aurkako Taldeak egun-pasa berezia antolatu du. Bazkariaren ondoren, zentzumenak elikatzeko aukera egongo da, antzinako musikarekin eta Pettiren doinuekin.
Bazkaria 14:30ean egingo dute. 16:30ean, Khantoria taldea hasiko da sokak igurzten. Antzinako musika egiten dute Ander Berrojalbizek eta Maider Lopezek. Bereterretxeren khantoria baladaren inguruan egin duten ikerketa lanaren gainean, musika emanaldia eraiki dute. Berrojalbizen arabera, abestia XV. mendekoa bada ere, litekeena da lehenengo bertsoa IV. mendekoa izatea. Zuberoan sortu zuten kanta. Jauntxo batek Bereterretxe izeneko gaztea nola hiltzen duen kontatzen du. Mikel Laboak egin zuen ezagun Euskal Herri osoan.
Berrojalbiz barrokoko biolinean trebatu da, Londresko Trinity College of Musicen eta Trossingenen (Alemania). Maider Lopezek barrokoko biola jotzen du, eta, besteak beste, Londresen zein Alemanian ikasi zuen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lan egin izan du, eta beste hainbat egitasmotan, Sinkro taldearekin zein Conductus Ensemblerekin, esaterako.
Petti abeslariarekin amaituko da igande-pasa.18:00etan hasiko du kantaldia.
KHANTORIA ETA PETTI
Noiz. Gaur, 16:30etikaurrera.
Non. Kortxoenea gaztetxean, Grosen, Donostian.
Biolinak, tren bat gelditzeko
Igande-pasa dotorea proposatu dute Donostian, Pettirekin eta Khantoria antzinako musika taldearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu