Aitor Intxaurraga Bizkaiko Sagardo Ekoizleen Elkarteko presidenteak azaldu du "usaintsua eta fruta gustukoa" dela aurtengo sagardoa, ez dela beste urte batzuetan bezain garratza eta alkohol gehiago duela. "Puntuan" dago edaria, Jose Antonio Zamalloa Uxarte sagardotegiko arduradunaren hitzetan.
Uxarten izan dira Lucia Isla Bizkaiko Ingurumen zuzendaria, Peli Manterola Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko zuzendaria eta Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkatea, sagardo ekoizleez gain. 180.000 litro sagardo ekoiztu dituzte. Intxaurragaren hitzetan, sagar uzta oparoa izan dute eguraldiari esker.