'Blue Velvet' filma Donostian

2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
David Lynchen zinema ulertzea ez da oso erraza. Askotan buruhauste handiak sortzen dizkio ikusleari. Baina gehienetan badu xarma. Blue Velvet, esate baterako, kultuko zinta bilakatu da denborarekin.

Jeffrey protagonistak ospitalean dauka aita, eta hura bisitatu ondoren, gizaki bati moztutako belarri bat aurkituko du eta Poliziarenera eraman. Han, Williams bizilagun eta poliziari emango dio. Ondoren, Williamsen alaba Sandy ezagutuko du, eta hark ikerketaren gorabeherak azalduko dizkio. Azalpen horien laguntzaz, Dorothy Vallens izeneko emakume baten apartamentura iritsiko da Jeffrey, eta, han dagoela, Dorothy azalduko da, Frank izeneko beste gizon batekin. Orduan, Frankek eta Dorothyk duten harreman sadomasokista arraroaren misterioan sartuko da.

Ikusleak asko txunditu zituen Blue Velvet-ek estreinaldian, 1986an. David Lynchek lan horrekin zuzendari onenaren Oscarrerako bigarren izendapena jaso zuen, eta oso kritika onak jaso zituen. Woody Allen zuzendari ezagunak urteko film onena izendatu zuen.

Gaztelaniaz emango dute pelikula, eta 120 minutu iraungo du. Sarrera doakoa izango da, Ernest Lluch kultur etxeko aretoan dauden leku guztiak betetzen diren arte.

'BLUE VELVET'

Non. Amaran (Donostia), Ernest Lluch kultur etxean

Noiz. Bihar, 19:15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.