Blues hotsen arima Burlatan

Gaur hasiko da Burlata Blues Festival jaialdia bosgarrengoz, Stevie Zee eta Ñaco Blues bandekin

2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Euskaldunoi blues musika gustatzen omen zaigu. Hala diote, behintzat, gure herriko musika jaialdiak antolatzen dituzten erakunde askok. Uda honetako agendari begiratuz gero, badago ikuspegi hori defendatzeko nahi beste aitzakia. Uztaila eta abuztua bitartean, betiko blues eta jazz musikaren ahots urratuek, gitarra soken soinu beroek eta denboraren ardatzetan galdu ez diren melodiek Euskal Herriko txoko asko bereganatuko dituzte. Hondarribiko, Getxoko, Gasteizko eta Donostiako jaialdiak dira musika beltzarekiko dugun liluraren adibide. Nafarroari dagokionez, gaur hasiko da aurtengo Burlatako Blues Jaialdia.

Iaz izandako arrakastaren ostean, Burlatako Udalak eta Burlada Blues Bar elkarteak zortzi eguneko jaialdia prestatu dute. Aurten, zuzeneko blues saioak, film emanaldiak, ikastaroak eta erakusketak antolatu dituzte. Gaur hasiko da jaialdia, eta Stevie Zee eta Ñaco Goñi Blues bandek bat egingo dute Udaletxe parkean (22:00).

Uztailaren 29an izango dira kontzertu gehiago, Dos en Blues Band eta Alex Caparuccio Band taldeen eskutik. Burlatan arituko dira, besteak beste, Jimmy Burns bluesman ospetsua, Woodstock Blues Band irundarrak, Rico McLarrin & Marcos Coll Band soul taldea eta John Fogerty beraren energia transmititzen duen La Creedencial taldea.

BURLATA BLUES JAIALDIA: AURKEZPENA

Non. Udaletxe parkean.

Noiz. 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.