OSASUNA. Produktua

Borraja

2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Barazki guztien antzera, ura da osagai nagusia (%93), ez du ia koiperik (%0,7),ezta proteinarik ere (%1,80). Uraren ondoren, karbohidratoa da osagai ugariena (%3,06), eta gatz mineral-burdina, magnesioa eta potasioa, eta bitaminetan ere oso aberatsa da (A, C eta B taldeko B1, B2, B6, folatoak eta niazina). Diuretikoa eta garbigarria da, eta horiek dira bere propietate nagusiak; horregatik, edonorentzat oso gomendagarria da, baina batez ere arnas, heste eta giltzurrun infekzioak hobetzeko da aproposa.

Purean presta daiteke, patata, azenario eta beste barazki batzuekin. Baita egosita ere, edo ganba batzuekin, edo gainetik bexamela, edo patata purearekin... Batzuek egosi eta entsaladan ere hartu ohi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.