Gasteizko Udalak martxan jarritako Beste kultura batzuetara hurbiltzen proiektuak Brasil eta Brasilgo kultura izango ditu protagonista. Abuztuaren 27ra arte mota guztietako jarduerak izango dira ikusle ororentzat: hitzaldiak, dastatzeak, dantza lantegiak, musika ikuskizunak, kalejirak eta zinema dokumentalak.
Abuztuaren 10ean eman zioten hasiera proiektuari, Sebastiao Salgadoren Terra argazki lehialetarekin. Gaur, Brasil: gigante por la propia naturaleza hitzaldia emango dute, 12:00etan. Flavio Carvalho soziologo eta antropologoak izango du hitzaldia emateko ardura.
Ondoren, 13:00etan, kantu lantegia egongo da. Musikoterapia eta ahotsa, kantu klase dibertigarrian arnasketa ariketa, ahots praktika eta entzumenaren entrenamenduarekin umore ona eta talde giroa sustatu nahi dituzte. Vanessa Borhagia izango da lantegiaren arduraduna.
19:00etan, Marakatu kalejira egongo da hiri erdialdeko plaza eta kaleetan. Marakatua herrialdearen antzinako kultura adierazpena da, afro-brasildarra. Gaur egun oraindik gordetzen den tradizioa da; gorteak desfilatu egiten du perkusio eta kantuen erritmoan.
21:00etan, zineforuma egongo da guridi zinema aretoan. Pixote, a lei do mais fraco filma emango dute, faveletako haur batzuen bizitza kontatzen duena. Film gogorra eta kontzesiorik gabea da, eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu.
Gerizpean. Uda-pasa
Brasilgo kultura ezagutzen
Sanba, bossa, 'capoeira' eta Sebastiao Salgadoren argazki lana aurkitu daitezke kultura jardueretan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu