Bruselan musika, arte plastikoak eta soinu instalazioak lantzen dituzten sortzaileak bisitan izango ditugu gaur Gasteizko Gora tabernan. Cheresse hirukoteak Belgikako hiriburuko «urbanismo terrorista» du inspirazio iturria.
Gortu behar badugu, izan dadila musikarengatik leloaren jarraitzaileak dira Arnaud Paquotte, Hugues Warin eta Jean-Philippe De Gheest. Lehena gitarra jotzailea eta artista plastikoa da. Hainbat taldetan parte hartzen du, inprobisatzen edo idatzitako kantak jotzen. Karkass etaMAELstrom taldeetan soinu makinak asmatu eta eraikitzen ditu, argia, musika eta mekanika uztartzen.
Warin Rawfrucht taldearensortzaileetako bat da. Rocka, jazza eta musika esperimentala lantzen ditu, eta marrazki bizidunetarako soinu bandak sortzen ditu Fremok taldean. Poesia eta dantza esperimentalean dabil lanean, Antoine Boute eta Julien Bruneaurekin, hurrenez hurren.
De Gheest bateria jotzailea Auryn, aMute, Attica eta Zooi taldeetako kidea da, Cheressen ez dabilenean.
Folk elektrikotzat jo dute hirukotearen musika. Amodioa, indarkeria, sua eta zarata hutsaren poesia maite dute. The Gipsy Kings bezalakoak dira batzuentzat, baina azidoa hartuta.
CHERESSE
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Gora taberna. Xabierko Frantziskoren Kantoia, Gasteiz.
Brusela underground
Cheresse hirukotearen musika eta mekanika ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da gaur Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu