Luxuzko hizlariak kale gorrian, edo, hobeto esanda, Bulebarreko estalpean. Ekitaldi berezia prestatu dute haserretuen mugimenduak eta Udalak gaur Donostian: hitzaldiak, jokoak, antzerkia eta bestelako ekimenak antolatu dituzte, euriari aurre egiteko. 10:30 aldera aurkeztuko dituzte egunerako ekitaldiak. Demo- krazia parte hartzailearen inguruko diskurtsotik adibide praktikoetara pasatuko dira, eta,horretarako, hainbat herrialdetako lekukoak izango dituzte.Hordur Torfason islandiarrak zabalduko du saioa. Abeslariaeta aktorea zen, bere herrialdea krisi sakonean sartu zen arte. Islandiako iraultza isileko ekintzaile nabarmenetakoa bihurtu zen.
Jon Agirre arkitektoa mintzatuko da haren ondoren; Agirrek parte hartu zu hartu du.Jesus Bengoetxea antropologoak, berriz, Brasilgo lurrik gabeko nekazarien mugimendua azalduko du. Bazkariaren ondoren, demokrazia parte hartzailearen inguruko helduentzako rol jokoetan aritu ahalko dira parte hartzaileak.
Arratsaldean, 18:30ean, Agustin Garcia Calvo filosofo eta idazleak izango du txanda. Horrekin batera, Isabel Escudero poetaarituko da.
DEMOKRAZIA ETA PARTAIDETZA
Noiz. Gaur, 10:30ean hasita.
Non. Bulebarreko estalpean, Donostian.
Bulebar bat demokraziari
Hitzaldi, joko, antzerki eta ekitaldi bereziz beteko du haserretuen mugimenduak gaur Donostia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu