Callahan gogorraren laugarrena.
Don Siegelen Dirty Harry-ren mailatik urrun dago saileko laugarren zati hau, baina Eastwoodek ederki ikasi zuen bere maisuaren ikasgaia, eta behar diren osagaiak erabiltzen ditu interesari eusteko. Magnum 44a automatikoa da Sudden impact honetan, eta Callahan agenteak urte gehiago ditu noski, baina oraindik badu sasoia nahikoa neska gazte bat bortxatu duten makurren talde bat satorren tartera bidaltzeko. Oraindik ere saileko azkena filmatuko zuen Clint zaharrak urte batzuk geroago: The Dead Pool (1988).