Zibergela

Carrier IQ, telefono aurreratuak arakatzen

2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Egunotan bolo-bolo dabil sarean: hainbat telefonotan, aplikazio batek datuak jaso eta erabiltzaileak jakin gabe, bildutako datuak bidaltzean ditu. Ziurtasun informatikoan aditua da Trevor Eckhart, eta hark frogatu du Carrier IQ izena duen software batek datu pertsonalak bildu eta Samsung HTC edo Nokia enpresei bidaltzen dizkiela.

Nahasmena nagusi bada ere, badirudi Android eta iOS (iPhone) sistema eragilea duten telefonoetan atzeman dela aplikazio kuxkuxero hori.

Erabiltzaileak sakatutako teklak, GPS datuak, bidali edo jasotako SMS eta bisitatutako webguneen helbideen berri gorde eta bidaltzen du aplikazio horrek.

Carrier IQ programaren garatzailea den enpresak dioenez, jasotako datuak ez zaizkio inori saltzen, baina ez dago argi jasotako informazio horrekin zer egiten duen. Prentsa ohar batean esan dutenez, ekoizleei eskaintzen dioten informazioa gailuakhobetzeko erabiltzen da, besterik ez.

Berria agertu eta berehala, telefonoak sortzen dituzten enpresak eta telefonia zerbitzua eskaintzen dituztenek ere euren burua zuritzeari ekin diote.

Aplikazio hori kentzea, oraingoz ez da gauza erraza, eta ez dago erabiltzaile soil baten eskura. Norberaren telefonoak aplikazio hori duen jakiteko ere hainbat bide daude: batzuetan aplikazioren bat instalatu behar da, eta, besteetan, instalatuta dauden aplikazioak begiratuta atzeman daiteke Carrier IQ horren presentzia .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.