Itsasoko maila kontuan hartuta Everest (8.848 metro) da munduko mendi altuena, baina Lurreko erdigunea haintzat hartuz gero bi kilometro urrunago dago Chimborazoren tontorra (6268 metro). Hala berretsi berri dute geologoek. Izan ere, ekuatoretik gertu dago, eta inguru hori da planetaren erdigunetik dagoen eremua.
"Esan genezake Chimborazoren gainaldearen eta planetaren erdigunearen arteko distantzia 6.384.415,98 metrokoa dela. Beraz, horixe da erdigunetik urrunen dagoen lurrazaleko puntua", zehaztu du Jean-Mathieu Nocquetek, Garapenerako Ikerketa Institutuko ikertzaileak. Ikerketa honetan mundu osoko zientzialariek hartu dute parte.