Maratila

'Chorrica'

Xabier Etxaniz Rojo.
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Lehengo igandean arraro esnatu nintzen. Komunera joan eta han, biluzik ispiluaren aurrean, zera iruditu zitzaidan, ispiluak islatzen zuen pertsona hura ez nintzela ni, hura beste bat zela. Nire buruari atximur egin behar izan nion konturatzeko benetan ni nintzela, betiko Javier Muchascasas, ni naizen espainol arrunt eta zintzoa.

Gero, gosarian, demas izutu nintzen. Bat-batean, nire burua ezagutzen ez nituen hitzez eta zenbakiz bete zen. 2.500 km agertu zen lehenik. Eta jarraian, silaba estrainio batzuk: CO zen lehenengoa. RRI bigarrena. CA azkena. Okerrena arraro hitz egiten hasi nintzenean iritsi zen. Bat-batean, «Ari, ari, ari, Javier euscalacari», esan nuen. Zer esan nahi zuen horrek? Auskalo!

Gaur osteguna da eta oraindik ez dakit zer gertatzen ari zaidan. Fukushimaren eragina, akaso? Informatiboetan ez dute txintik ere esaten, ez Cuatron, ez La Sextan, ezta Telecincon ere. Eta RTVEko web orrialdeko bilatzailean co-rri-ca idazten dudanean, zera galdetzen dit:

—Quizas quiso decir «chorrica»?

Erotzat joko nauzue, baina, egia esan, gero eta gutxiago kezkatzen nau gai honek. Gaur hobeto altxatu naiz, bizipozez beterik eta kirola egiteko gogoz. Eta bidaia bat egiteko apeta ere sartu zait buruan. Asteburuan San Sebastian bisitatzera joango naiz, beti ere, San Sebastian non dagoen asmatzen badut. Laguntzerik bai?

Eta bide batez, inork ba al daki zer esan nahi duen «Quizas quiso decir» esaldiak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.