COLORADOKO ROCKABILLYA GASTEIZEN
Jonny Barber & The Rhythm Razors taldeak Ameriketako Estatu Batuetako rockabilly doinuak zabalduko ditu gaur, 19:00etan, Gasteizen, EHUko campuseko unibertsitate pabilioian, doan. Denvertik etorri dira musikariak (Colorado). Jonny Barber gitarra jotzailea da, eta berak sortzen ditu taldearen kantak. Symphony Tidwellek erritmoa jartzen du kontrabaxuarekin, Randee McKnighten bateriarekin batera. Rockabilliaz gain, bluesa eta rock-and-roll klasikoa jorratzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu