Dantza eta bideoa uztartzen

Nicole Seilerrek dantzaren eta bideoaren elkarrekintzari buruzko ikastaro bat emango du gaur eta bihar Donostian

Nicole Seilerrek mintegi bat emango du asteburuan Donostian. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
┬źDantzak eta bideoak garrantzi bera dute. Biek elkarri eragiten diote, eta, batzuetan, elementu bakarra bilakatzen dira┬╗.Ideia hori oinarrian hartuta, Nicole Seiler koreografo eta dantzariak mintegi bat emango du Donostian. Bereziki dantzari, koreografo, bideo sortzaile eta bideo jartzaileentzako tailer bat bada ere, edonork parte har dezake. Gaur eta bihar izango da, Artelekun, eta honako ordutegi hau du: 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara. Komenigarria da bakoitzak eskura duen materiala eramatea; kamera eta ordenagailua, esaterako.

Hiru ardatz izango ditu mintegiak. Batetik, espazioan bideoa erabiltzeko teknikak ezagutu ahal izango dira. Bestetik, bideoa argiztapen iturri moduan erabiltzen ikasiko dute. Horrekin batera, bideoa pantaila ez den euskarri batean proiektatzen erakutsiko die Seilerrek.

Teoria ez ezik, praktika ere izango dute tailerrean. Seilerrek bere dantza piezekin sortutako bideo lanak erakutsiko dizkie parte hartzaileei; ondoren, zenbait eszena berreraikitzen saiatuko dira mintegira biltzen direnak. 2002. urtean sortu zuen bere konpainia Nicole Seilerrek, Suitzan. 2004az geroztik Europako hainbat hiritara zabaldu dituzte euren lanak.

DANTZA ETA BIDEOAREN ELKARREKINTZA

Noiz. Gaur eta bihar. 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.

Non. Donostian, Artelekun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.