Dantza eta musika bizi-bizian

Folklore Bizian jaialdia Galdakaon izango da; Mexiko eta Kalmukiako taldeak arituko dira euskaldunekin batera

Folklore Bizian jaialdian izango da Zacatecas dantza taldea. - / BERRIA.
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Berriro antolatu dute Galdakaon Folklore Bizian jaialdia, Kurtzeko plazan, 20:30ean. Bertan parte hartuko dute Zacatecas Mexikoko dantza taldeak, Tulpan Kalmukiako Errepublikakoak eta Euskal Herriko Andra Mari taldeak.

Andra Mari dantza taldeak antolatu du jaialdia, eta Kalmukiako Errepublikako talde bat izango da, Errusiako Federazioaren mende dagoena. Europa barneko Errusiako hego-ekialdean dago Kalmukia, eta Europako herrialde bakarra da erlijio nagusitzat budismoa duena. Beraien doinuetan Kaukasoko eta Errusiako musika nahasten da.

Musika tresna gisa dombra erabiltzen dute, udare forma duen gitarra itxurako istrumentu sokaduna. Jantzi ikusgarriak erakutsiko dituzte.

Zacatecas taldea, berriz, Mexikokoa da, eta izen bereko hiritik datoz. Beraien kantu gai nagusia amodioa da. Dantzari eta musikariez osatutako taldea da.

Azken taldea Andra Mari dantza taldea izango da, euskal musika eta dantzak erakutsiko dizkiete beste bi taldeei.

Bihar ere izango da kanpoko bi taldeak ikusteko aukera, baina Andra Mari dantza taldearen ordez Oinarri dantza taldea izango da ikuskizuna ematen.

Beste kultura batzuk eta hemengoa ikusteko aukera paregabea izango da, beraz, Galdakaon.

FOLKLORE BIZIAN

Non. Galdakaoko Kurtzeko plazan.

Noiz. Gaur, 20:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.