Zinebi jaialdiaren harira, dantza eta zinemaren inguruko saio berezia egin dute Bilbon azken hiru urteotan: Nire gorputza mugitu egiten da. Saioetan, zuzeneko dantza emanaldi bat eta film laburrak ematen dituzte. Aurten, Sharon Fridmanen Noraino? koreografia eskainiko dute, gaur eta bihar.
Gutxienez bi aurpegi lan luzearen hogei minutuko laburpena da Noraino? Fridmanek berak egiten du dantzan lan horretan, Arthur Bernardekin batera.
Ondoren, film laburren txanda helduko da. Thierry De Meyk iaz Belgikan sorturiko film bat emango dute lehenbizi: Equi Voci. Danser Ravel & Debussy. Gero, Adriano Cirulliren Falling lana pasatuko dute. Iazkoa da hori ere, Erresuma Batuan sortua.
Bihar ere, Friedmanek zabalduko du ekitaldia. Ondoren, bost film labur emango dituzte, denak iaz estreinaturikoak. Catherine Maximoffek Frantzian eginikoa emango dute aurrena: Wayne McGregor, a Moment in Time. Ondoren, Kanadako Marlene Millarren, Crystal Piten eta Phillip Szporerrena: Lost Action: Trace. Gero, Rosane Chameckik, Andrea Lernerrek eta Phil Harderrek sorturiko lana: The Collection (AEB). Amaitzeko, Quebeceko Phillippe Baylaucqen Ora eta Lorenzo Recioren Red Shoes filma (Frantzia).
'NIRE GORPUTZAMUGITU EGITEN DA'
Noiz. Gaur eta bihar, 19:00etan.
Non. Rekalde aretoan, Bilbon. Doan.
Dantza eta zinema saioak
'Nire gorputza mugitu egiten da' ekitaldia egingo dute gaur eta bihar Bilbon, zuzeneko dantzarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu