Euskaldunak eta Dantza jaialdia egingo dute gaur, zazpigarren urtez, Bilbon, eta Jon Ugarritza koreografoaren lan bat estreinatzeko erabiliko dute. Lau teilatu eta Baga, biga, higa kantekin egingo dute dantza Itziar Mendizabalek eta Johannes Stepanek-ek dantzariek, Euskalduna jauregiaren oholtzan.
Azken zazpi urteotan bezala, Euskal Herriko dantza klasikoko jendea elkartuko da jaialdian. Municheko Operako balleteko lehen bakarlari Javier Amo oholtzan izango da dantzan, konpainia bereko Maira Fontesekin batera. Tchaikovsky Pas de Deux pieza taularatuko dute. Arkaitz Pascuas aurreskulariak zabalduko du ekitaldia. Maider Gonzalezek Carolina Chicoren Mascherata pieza dantzatuko du.
Jakin-mina piztu du jaia ixteko taularatuko duten lanak. Kai koreografia estreinatuko du Ugarritzak. Juan Carlos Perezen Lau teilatu kanta eta Mikel Laboaren Baga, biga, higa musikarekin arituko dira Mendizabal eta Stepanek, Londresko Royal Balleteko lehen bakarlariak. Laboaren kanta zuzenean abestuko du Iralabarriko San Antonio abesbatzak.
Estreinaldiaz gain, Ugarritzak aurretik sorturiko Txoria txori koreografia dantzatuko du Mendizabal-Stepanek bikoteak.
EUSKALDUNAKETA DANTZA
Noiz. Gaur, 20:00.
Non. Euskalduna jauregian, Bilbon.
Dantzan, lau teilatu gainean
Jon Ugarritzaren 'Kai' koreografia estreinatuko dute gaur Bilbon, Euskaldunak eta Dantza jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu