Asteburuko proposamenak

Dantzari txikien eguna igandean

Bakio65o dantzarik zeharkatuko dituzte herriko kaleak, Busturialdeko Dantzari Txikien Egunean

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Hutsik egin gabe, urtero-urtero antolatu dute Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna azken 25 urteetan. Dagoeneko, mende laurdena joan da lehenengo ekitaldi hura egin zutenetik, eta igandekoa antolatzea Bakioko Itxas-Alde dantza taldeari egokitu zaio. Izan ere, dantzen tradizioa eskualde osora zabaltzeko asmoz, urtero aldatzen dute dantza ardatz duen jaia antolatzeko lekua. Busturialdeko herria ez izan arren, Bakioko dantza taldea eskualdeko dantza taldeen barruan dago.

Hamar dantza taldetako dantzariak elkartuko dira igandean Bakion. Itxas-Alde elkartekoak ez ezik, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernikako Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ibarrangeluko Lorea, EreƱo-Nabarnizko Kabelinatxe eta Ajangizko Artxube elkarteetakoak ere bai; 650 dantzari txiki, guztira.

Eguerdiarekin batera hasiko dira ekitaldiak. Dantzariak Bakioko pilotalekuan elkartuko dira, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte, kiroldegiraino. Kalejira bukatuta, kiroldegiko pilotalekuan dantza alardea izango da. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, sarrera kopuru mugatua izango da alardea ikusteko, etatxartela erakusten dutenek izango dute soilik ikuskizuna ikustera sartzeko modua.

Igandekoa urtean eskualdean antolatzen dituzten dantzaren inguruko jai egunetan lehenengoa izango da. Azaroaren 19an Bizkaiko Dantzarien Biltzarra egingo dute, dantzari nagusiekin.

DANTZARI TXIKIEN EGUNA

Zer. Kalejira eguerdian, pilotalekutik kiroldegiraino; ondoren, dantza alardea.

Non. Bakio (Bizkaia).

Noiz. Igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.