Denboran atzera eginez

Erdi Aroko azokak kolorez bete du Portugaleteko Santa Maria elizaren ingurua, San Roke festen barne

Postuak sailen arabera banatu dituzte antolatzaileek. BERRIA.
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Harribitxiak, egurrezko panpinak eta larruzko tresnak. Ezpatak, gitarrak eta koloreko arropak. Erdi Aroko paisaiak, usainak eta zaporeak Portugaleteko San Roke festetako protagonista nagusiak izaten ari dira. Igandean hasi zuten Erdi Aroko azoka, eta bihar gauerdi arte ikusgai egongo da Santa Maria elizaren inguruan. Hala, garai hartan murgiltzeko ekitaldi ugari prestatu dituzte antolatzaileek.

Lau egunetan, jauntxoen garaiko janzkerez jantzitako artisauek, merkatariek, musikariek eta aktoreek denboran atzera egiteko aukera emango diote bisitariari, iraganeko dantza emanaldiak ikusteko, jakiak dastatzeko eta bestelako ekintzak eskaintzeko. Bitartean, orduko musikak alaitasunez beteko ditu Portugaleteko kaleak.

Haurrek ere beren tartea izango dute azokan. Antolatzaileek eremu berezi bat prestatu dute txikienentzat, Erdi Aroko istorioak euren larruan bizi ditzaten. Horretarako, txotxongiloez, antzerki emanaldiez eta ipuin kontalariez lepo dauden ekintzak prestatu dituzte.

Baina azokaz gain, aurtengo San Roke jaiek egitarau zabala eskaintzen dute, hala nola Hombres G eta Mojinos Esozios taldeen kontzertuak (gaur eta bihar, 23:30ean).

ERDI AROKO AZOKA

Non. Santa Maria elizaren inguruan.

Noiz. Gaur eta bihar.

Ordutegia. 11:00-15:00 eta 18:30-00:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.