1512ko uztailean, Frantziaren kontrako gerlaren estakuruarekin, espainiar armada sartu zen Nafar Estatuan. Baina urte hartako irailaren 30ean, Nafarroako Johan III.ak erresuma libratzera deitu zuen. Nondik eta Donapaleutik. Eta bi aste berantago, hainbat euskaldun, baita biarnes eta gaskoi, milaka ziren hurbildu Iruñerako bidea hartzeko Nafarroa berreskuratu nahian. Egun esanguratsu haiek gogoan, urriaren 14an preseski, Johan III.aren orduko deia entzunez nolabait, 500 urte berantago berriz ere Donapaleun elkartzera deitu dute Baxenabarreko Nafartar Naturalak taldekoek (horrela deitzen ziren garai hartan Nafarroako biztanleak). Deskonkista kolektibo koloretsu eta animatua egitea da ideia. 1512ko urteurrena gogorarazi duten Nafarroa Garaiko hainbat elkarteri errefera egin nahi diete bide batez horrekin.
Eta bestan sartu aitzin, hasteko, burmuinak berotzeko gisan, mintzaldiak proposatzen dituzte. Bihar, Bastidan, 20:00etan, Antton Kurutxarri konkistaz mintzatuko da, eta, ondotik, Gartxot filma emanen dute. Etzi, Iñaki Sagredok Baxenabarreko sistema defentsiboa aipatuko du Donibane Garaziko herriko etxean. Eta urriaren 5ean, Gartxot filma Baigorrira eramango dute.
Deskonkista koloretsuan parte hartzeko gonbita
Konkistaren 500 urteen karietara, Nafarroa Garaikoen ekitaldiei errefera eman nahi die Baxenabarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu