Digestio motel eta pisutsuak badituzu, gomendio hauek arinago egiten lagunduko dizute, gasak, mina eta bestelako molestiak saihesteaz gain.
•Ordutegi finkoa: Otordu nagusiak beti ordu berean egitea komeni da. Onena bost otordu egitea da —hiru nagusi eta beste bi arinago, goiz erdian eta arratsalde partean—. Baina ez hasi otordu batetik besterako tartean mokadutxoak hartzen, horrek gehiegizko esfortzua egitera behartzen baitu urdaila.
•Tenperatura. Plater hotzak (entsaladak, esaterako) hasieran hartzen badira, batez ere, digeritzeko zail samarrak gertatzen dira. Hobe da otordua jaki epel edo beroekin hastea.
•Digestioa egiteko elikagai eta jatordu txarrak. Prestaketa oso koipetsuak edo espezia asko dituztenak, alkohola, ongarri azidoak (ozpina, limoia…), edari gasdunak eta azukredunak. Kontuz ibili horrelakoekin.
•Hobe egosita gordinik baino. Urdaila delikatu samarra baduzu, barazkiak eta berdurak egosita hartu beharko zenituzke, ez gordinik. Gauza bera esan daiteke frutekin ere, onena konpota moduan hartzea da.
•Mastekatzearen garrantzia. Janariak ahoan behar bezala murtxikatuta iristen badira urdailera, digestioa errazago egingo da. Listuaren zeregina ere oso garrantzitsua da,digestioaren prozesua ahoan bertan hasten baita —listuko ptialina izeneko entzimaren eraginez—.
Digestioa errazteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu