Pedro Erkizia donostiarrak La2 katean zuzentzen duen Documentos TV saioan TVEren barne ekoizpeneko hamar lan emango dituzte datozen asteetan (otsailaren 27tik maiatzaren 1era).
Igandean emango duten aurreneko dokumentalean tratu txarrak jaso dituzten bi emakumeren testigantza gogorra jasoko dute (23:00etan). Datozen asteetan landuko dituzten gai batzuk honakoak dira: gerrako testigantzak, Alzheimer gaixotasuna, erlijio sinesmenak, ospitale bateko egunerokotasuna, alargunen bizipenak, adin txikikoen aurkako tratu txarrak, Errumaniako etorkinak eta substantzia kimikoen arriskua.Apirilaren 19an, dopajeari buruzko dokumental bat emango dute, eta protagonistetako bat Athleticeko Carlos Gurpegi jokalaria izango da.
'Documentos TV'-ko atal berriak
TVEk ekoitzitako hamar dokumental emitituko dituzte La2n, igandetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu