Dokumentazioa eta informaziorako sarbide askeari buruzko IV. jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar Leioan, EHUko Bizkaiko Kanpusean. Liburutegi Nagusiko Mintzaldi Aretoan egingo dituzte hitzaldi guztiak.
Gaur goizean bost hizlari izango dira: Iban Arantzabal, Vicent Partal, Idurre Eskisabel, Iñako Gurrutxaga eta Marko Txopitea. Arratsaldean, 15:30etik 18:30era, Efemerideak irratian: nola pertsonalizatu denon eskura daudendatuak tailerra emango du Joseba Martinek. Biharko hizlariak honakoak izango dira: Fernando Juarez Muskizko liburuzaina, Paula Quintano Mondragon Unibertsitateko liburuzaina, Susana Araiz Koldo Mitxelenako liburuzain burua, Joaquim Llanso (NUP) eta Jorge Campanillas abokatua.
Komunikazioa
Dokumentazioa eta sarbide askea mintzagai
Vicent Partal, Marko Txopitea, Iñako Gurrutxaga eta Jorge Campanillas Leioako jardunaldietan hizlari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu