Don Siegel zuzendari estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoan lau film emango dituzte Bilboko Gugghenheim museoan, gaur eta bihar. Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean antolatu dute ekimena.
Museoko entzungelara jo beharko du filmaren bat ikusteko interesa duenak. Jatorrizko bertsioan izango dira, eta gaztelaniaz izango dituzte azpidatziak. 16:30ean, The Beguiled filma emango dute, eta 18:30ean, Anney Wamsatek, Don Siegelen alabak, solasaldia eskainiko du. 19:15ean, Escape from Alcatraz filmaren txanda izango da. Clint Eastwood da filmeko protagonista. Alcatraz espetxean sartu duten gaizkilearen rola jokatzen du Eastwoodek, eta ihes egiteko plana antolatuko du beste preso batzuekin batera. Zineman egindako ihesaldi bikaina da.
Bihar, Invasion of the BodySnatchers eta The Killers filmak emango dituzte, 16:30ean eta 19:15ean, hurrenez hurren. Lehendabizikoa Siegelen filmik garrantzitsuena da. Tartean, Quim Casasek Zinemaldiko hautespen batzordeko kideak eta Don Siegelen inguruko zikloaren kordinatzaileak emango du solasaldia, 18:00etan.
Sarrerak leihatilatan eta museoaren webgunean eros daitezke. Hiru euro balio du sarrerak, baina museoaren lagunak direnek 1,5 euro ordaindu beharko dute. Solasaldiak dohainik dira.
CINEMART GUGGENHEIM
Non. Museoko entzungelan.
Noiz. Gaur eta bihar.
Don Siegelen atzera begirakoa
'The Beguiled', 'Escape from Alcatraz', 'Invasion of the Body Snatchers' eta 'The Killers' filmak emango dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu