Gerizpean. Uda-pasa

Donibane Garazi, bestan

'Hostoak' ikusgarria eskainita gaur, bestek astelehena arte iraungo dute txaranga, kontzertu eta bazkari artean

Hostoak ikusgarria emanen dute gaur herriko pilota plazan. GARI GARAIALDE.
Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Donibane Garazi, usaian bezala, agorrilaren 15eko besta egunari lotu asteburuaz baliatuko da herria besten giroan murgiltzeko. Gaur dute lehen eguna, Amaren Alabak kantariek, Oreka TXko txalapartariek eta Kukai dantzariek elkarrekin osatua duten Hostoak ikusgarriarekin. Pilota plazan finkatua dute ordua, 21:30ean. Bihar kirola egitera gonbidatzen du besta batzordeak Garazi'd Laktik lasterketarekin, 18:00etan. Larunbata kantuz hasiko dute Garazi Kantuz-ekin, eliza aitzinean. Dantzariakariko dira plazan, 17:00etan. Eta, ondotik, guztiak gonbidatzen dituzte mutxikoak dantzatzera. Gaua kontzertu eta dantzaldiarekin bururatuko da. Igandea, kirolen eguna dute. Beste hainbat ekitaldiren artean, beti musika entzunen da bazter guztietan, besteak beste, txarangekin. Astelehen eguerditan, euskal presoen aldeko bazkaria iraganen da merkatu estalian, urtero bezala.

Donibane Garaziko ostatu eta jatetxeak ere bestaren erritmoan sartuko dira. Horiek hainbat kontzertu eta ekitaldi berezi pentsatuak dituzte. Kalaka ostatuan, adibidez, kontzertuak aldizkatuko dira egun guztiz. Bihar, Hurmurao eta Ziroka arituko dira; larunbatean, DJ Damon eta DJ Solte, eta igandean, Red Hot Nipples eta Los Magos de Madera. Luisenean, berriz, bihar, If Renaud Was A Punk eta Rocky La Meule taldeen aldi izanen da, eta larunbatean, Dalidrau eta Piarres.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.