Donostiako Aste Nagusia. Su festa

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
2012ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun

FIRST CLASS SU ETXEA

Herrialdea. Alemania.

Eguna. Osteguna, 16.

Su etxe gaztea da First Class; duela zortzi urte hasi ziren. Hala ere, ikuskizun ederra eskaini zuten herenegun Donostian. Lehen aldiz parte hartu zuten lehiaketan, baina eman zuten maila. Kolorez betea izan zen ikuskizuna: berdea, arrosa, lila, gorria eta urdina izan ziren kolore nagusiak. Hasierako suak elkarren oso antzekoak izan baziren ere, aurrera egin ahala ezustekoa eman zien First Class su etxeak donostiarrei. Amaierako traka, dena den, labur samarra izan zen, eta jendea gehiago ikusteko gogoz geratu zen.

Atzokoa izan zen lehiaketako azken su emanaldia, zazpigarrena, eta gaur bertan banatuko dituzte sariak. Dena den, lehiaketatik kanpo bada ere, gaur gauean izango da suak ikusteko aukera. Viktoria Eugenia antzokiaren mendeurrena ospatzeko, ikuskizun piromusikala egingo du Valecea su etxeak, 22:45ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.