ZARAGOZANA
•Herrialdea. Zaragoza (Espainia).•Eguna. Asteartea.
Keari aurre egin behar izan zion Zaragozana su etxeak asteartean bere emankizunean. Orain arte keak kalte gehien egin dion piroteknia izan da. Hala ere, ke artean ikusi ziren suek kalitate handia erakutsi zuten, Zaragozanak eskaini ohi dituen modukoak. Ikusleek txalo zaparradekin erantzun zuten. Hala ere, aurreko egunekin alderatuta, azken zalaparta motz xamarra geratu zen.
GAUR ZEIN
•Izena. Fireworks for Africa piroteknia.•Herrialdea. Hegoafrika.
•Berezitasuna. Piroteknia nahiko berria da, baina jadanik munduko hainbat herrialdetan eman ditu ikuskizunak; 2007an sortu zen, Gallo Manorren, Hegoafrikan. 2010ean jokatu zen Futboleko Munduko Kopan Fifa World Cup 2010 Fireworks ikuskizunaren arduradunak izan ziren. Lehen sari batzuk ere irabazita ditu pirotekniak; esaterako, Belgikako Vuurwerkfestival Internationnal lehiaketan, 2009an.